Txirrindularitza

Gorka Izagirrek Provenceko Tourrari agur

Guaixe 2022ko ots. 14a, 09:39

Movistar Team taldeko txirrindulariak erorikoa izan zuen lehen etapan

Provenceko Tourreko lehen etapan probari agur esan behar izan zion Gorka Izagirre txirrindulari ziordiarrak, haizeteek eragindako abaniko baten ondorioz erorikoa izan eta gero. Kolpe ederra hartu zuen Izagirrek: aurpegian eta kokotsean mina hartu zuen, ebakiak tarteko,, eta baita aldakan eta sorbaldan ere. Arléseko ospitalera eraman zuten, baina zorionez ez du hausturarik izan eta jada etxean dago osatzen. Ziordiarrak lehen lasterketa zuen Movistar Team taldearekin, taldera itzuli eta gero, baina zortea ez zuen aldea izan.