Kattalingunek bere burua aurkeztuko du

Guaixe 2022ko mar. 3a, 10:05

Kattalingune Etxarri Aranatzen aurkeztu zenekoa. ARTXIBOA

Gaur, 18:00etan, Ziordiko liburutegian 

Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ Zerbitzua da Kattalingune. Bere egitekoa Sexu eta genero aniztasun arreta, informazio eta arretarako zerbitzu publikoa eskaintzea da. Horregatik, zerbitzuan sexologian eta generoan espezializatutako langileek ari dira lanean. Zerbitzuak Ziordian bere burua aurkeztuko du gaur. Bere egitekoen azalpen laburra eman ondoren, Homoamak eta Tras la piel film laburrak ikusteko aukera izanen da. Eta ikus-entzunezkoen emanaldiaren ondoren, sexu eta genero aniztasunaren inguruko informazioari buruzko solasaldia izanen da aurkezpenean bildutakoen artean.

Kattalingune Sakanan
Kattalingunek Iruñean, Tuteran eta Sakanan eskaintzen du zerbitzua doa. Ibarrean ostegunero izaten da, 11:00etatik 19:00etara, Irurtzungo kultur etxean eta Lakuntzako udaletxean, astero txandakatuz. Harremanetarako: iparmendebaldea@kattalingune.org e-posta edo 678 266 865 telefonoa.