Mozorroei gustua hartuta, ziordiarrek atzera jantziko dituzte bihar. Joan den larunbateko herri ihotearen eta astearteko haur inauteriaren ondoren, herri inauteriaren txanda iritsi da. Festarako egitaraurik ez badago ere, ziordiarrak mozorrotu eta eguerdi partean kalera aterako dira. Lagun arteko bazkariak ere eginen dituzte.