Udalak Etxaleku tabernaren kudeaketa eman nahi du

Guaixe 2022ko api. 27a, 11:13
Ziordiarrak Etxaleku tabernako terrazan. ARTXIBOA

Interesa dutenek beraien eskaintzak maiatzaren 3ra arte aurkez ditzakete.

Udaletxearen beheko solairuan dagoen Etxaleku tabernaren kudeaketa enkante bidez eman nahi du Ziordiko Udalak. Enkanteko lizitazioaren zenbatekoa 1.587 eurotan jarri du udalak (BEZ kanpo). Etxaleku taberna errentan hartzen duenak esleipena egiten denetik urte batez kudeatuko du. Kontratua urtero berritzeko aukera egon da, baina gehienez hiru luzapen onartuko dira. Udalari urtero ordaindu beharrekoa Nafarroako Kontsumo Prezioen Indizearekin batera berrituko da.