Bizikletaren festa berezia

Guaixe 2022ko mai. 10a, 10:32
2019ko Bizikleta festa Olaztin. ARTXIBOA

'Bizi festa' ibilaldi berezia antolatu dute maiatzaren 29an, igandea, Sakanako Mankomunitateko Kirol eta Anitzartean zerbitzuek, ibarreko zenbait eragilerekin batera. 

Ziordiko parkean eginen dute aurtengo Bizi festa. Bizikleta ibilaldi berezia, maiatzaren 29an, igandean, 10:00etatik aurrera. Bi orduko bizikleta ibilbide erraza, Izaskun Mujika ipuin kontalaria eta jolas herrikoiak eta bizikleta konpontzeko tailerra izanen dira. Bigarren eskuko kiriol materialaren bilketa eginen dute ere Elkarri Laguntza elkarteari emanen zaiona. Bizikleta festa Sakanako Mankomunitateko Kirol eta Anitzartean zerbitzuek antolatu dute, ibarreko zenbait eragileren laguntzarekin. Gaur aurkeztu dute. 

Bizi festa adun guztietarako bizikleta ibilaldia izanen da, eta 10 urtetik beherakoak heldu batekin lagunduta joan beharko dute. Ibilaldi ez lehiakorra izanen da eta aurretik izena eman behar da 948 46 48 66 edo 648 07 07 10 telefonoetan edo kirolak@sakana-mank.eus eta anitzartean@gmail.com epostetara mezua bidaliz. Izena ematea maiatzaren 25ean amaituko da. Mendiko bizikleta eraman beharko da eta kaskoa derrigorrezkoa izanen da. 

Bizi festa egitaraua

  • 10:00 
    Bi orduko bizikleta ibilbide erraza. Bukaeran partaide guztien artean opariak zozketatuko dira eta auzatea egonen da
  • 12:00
    Izaskun Mujika ipuin kontalaria
  • 12:30
    Jolas herrikoiak eta bizikleta konpontzeko tailerra
    Bigarren eskuko kirola materialaren bilketa Elkarri Laguntza elkartearendako