Atletismoa

Dena prest Ziordian

Guaixe 2022ko eka. 3a, 11:00

2019ko Ziordiko Herri Lasterketa.

Larunbatean IX. Ziordiko Lasterketa Solidarioa jokatuko da, eta 15:30etik aurrera izena emateko aukera izango da frontoian.

Larunbatean IX. Ziordiko Lasterketa Solidarioa jokatuko da, Ziordiko Running Taldeak antolatutako proba herrikoia. Haurren lasterketak 17:00etan hasiko dira, 2 kilometroko oinezko martxa solidarioa 17:30ean eta 6,8 kilometroko helduen lasterketa 18:00etan, herri gunean antolatutako ibilbidean. 

57 sariren zozketa
Lasterketan izena ematearekin eta salduko dituzten zozketa txartelekin jasoko den guztia hainbat ekimen solidario laguntzera bideratuko da: GNA01 gaixotasun ultra arraroa duen Markel Carmona haur urnietarraren aldeko Aurrera Markelekin elkartea, Paris 365 jantoki soziala, KMSxELA Fundazio, Rett Sindromearen Elkartea, Dravet Fundazioa eta beste. Bukaeran 57 sari zozketatuko dira, sari banaketa egingo da eta auzatea izanen da, musikaz lagundutakoa. Larunbatean, 15:30etik aurrera eman daiteke izena, Ziordiko frontoian. Haurrek 2 kilo elikagai eraman beharko dituzte eta helduek 4 kilo elikagai, Paris 365 jantokira bideratuko direnak.