Atletismoa

290 korrikalari Ziordiko Herri Lasterketan

Guaixe 2022ko eka. 6a, 12:00

Ziordiko Running Taldeak antolatutako lasterketa solidarioan 110 neska-mutilek hartu zuten parte haurren lasterketan eta 180 nagusik oinezko martxan eta helduen lasterketan

Eguraldia lagun, guztira 290 partaide izan zituen Ziordiko Running Taldeak antolatutako IZ. Ziordiko Lasterketa Solidarioak. Antolatzaileak oso pozik daude ekimenak izandako harrerarekin, horrenbeste lasterketa daudenez, geroz eta zailagoa delako probak aurrera ateratzea. Bukaeran, auzate ederra egon zen guztiendako eta guztira 61 sari zozketatu ziren partaideen artean, denetariko lote eta produktu sortak, baita futbol eta saskibaloi taldeen eta bestelakoen kamisetak eta oroigarriak ere. 

Izena ematearen truke helduek 4 kilo elikagai truke eman behar izan zituzten eta haurrek lau, eta guztira 800-1.000 kilo elikagai inguru jaso ziren, Paris 365 jantoki sozialarendako izan zirenak. Horretaz gain, GNA01 gaixotasun ultra arraroa duen Markel Carmonarendako 5.940 euro jaso ziren zozketetarako saldu ziren txartelei esker. Katxarrakos taldeak eskainitako kontzertuarekin despeditu zen atletismo festa.