Uraren ondoan ospatzen dute ziordiarrek udako solstizioa. Olaztiarrekin batera ziordiarrak Altzania magaleko itur bedeinkatuan, Batuekon, elkartuko dira ostegunean, 18:00etan. Hango iturriaren ondoan udalak auzatea eskainiko die herritarrei. Hango jan-edanak despedituta, herriko txipudira lekualdatuko da ospakizuna. Izan ere, 21:30 aldera herri afaria izanen da. Majo bazkaldu ondoren, 22:30ean, su handi bat piztuko dute ziordiarrek eta haren gainean saltoka ibiliko dira.