Uztailaren 23an saskibaloi txapelketa, Ziordian

Guaixe 2022ko uztailaren 4a

2019ko Ziordiko 3X3 Saskibaloi Txapelketa. ARTXIBOA

Bosgarren urtez Markelekin elkartasunean saskibaloi txapelketa antolatu dute Ziordiko Udalak eta Ziordiko Running Taldeak. 

Uztailaren 23an, larunbatean, 10:00etatik aurrera, Ziordiko parkean, Markelen aldeko Ziordiko V. Saskibaloi Txapelketa jokatuko dute. Edozeinek parte hartu dezake; izena emateko interesatuek 620 064 534 telefonora deitu behar dute. Txapelketa jokatzen den bitartean gaixotasun arraroa duen Markeli laguntzeko txartelak salduko dituzte, eta hamazazpi sari irabazteko aukera izanen da.