Txirrindularitza

Gorka Izagirreren Ordizia

Guaixe 2022ko uzt. 26a, 09:16
Gorka Izagirre, Ordiziako Klasikoan. MOVISTAR TEAM

Movistar Team taldeko txirrindularia ezin izan zen talde nagusian sartu

Atzo, astelehena, jokatu zen Ordiziako Klasikoa. Aurreikusi moduan, Simon Yatesek (BikeExchange) lortu zuen garaipena, Abaltzisketako azken igoeran erasoa jo eta helmugara bakar-bakarrik heldu eta gero. Inork ezin izan zuen jarraitu. Bigarren bere taldekide Dion Smith izan zen, eta hirugarren Xabi Canellas (JAVA). 

Lasterketan txirrindulari garrantzitsuek hartu zuten parte, World Tour kategoriari eusteko puntu premian baitaude talde asko. Hori izan zen Yates eta Smithen kasua, esaterako, euren dobletearekin 210 puntu lortu baitzituzten BikeExchange talderako. Movistar Team taldeak Gorka Izagirre Tourretik erretiratu zuen azken aurreko etapa jokatu eta gero, Ordiziako Klasikoan puntu gehiago lortzeko itxaropenarekin. Baina ziordiarra ezin izan zen lehendabiziko taldean sartu. Azkenean, Gorka Izagirre 38. sartu zen, 1:15era.