Ziordiko festetan jendaurrean estreinakoz dantzatu zuen herriko dantza taldeak, Ama Birjinaren eguneko mezaren ondoren. Bederatzi umek eta 5 gaztetxok osatzen zuten taldea, eta haietatik soilik bi ziren mutikoak. Guztien irakasle Goizeder Casas zegoen, Aintzindari dantza taldeko kide ziordiarra. Hamalaukotea apirilean hasi zen dantza ikasten. Hamabostean behin ordu eta erdiko entseguak egin zituzten.