Duela 25 urte...

Autobia azpiko pasabide eske

Guaixe 2022ko urr. 18a, 11:04

Herritik atera edo hara sartzeko bide segurua eskatzen zuten ziordiarrek 

A-1 autobia egiteko lanak oso aurreratuta zeuden Ziordia parean. Lanak egin aurretik Nafarroako Gobernuak udalari alegazioa onartu eta lurpeko pasabide bat egitea egoki jo zuen. Baina lanak bukatzen ari zirela gobernuak ez zuen pasabiderik egin nahi. Francisco Javier Ansuategi Gobernadore Zibilak bere burua eskaini zuen udalaren eta Jose Ignacio Palacios kontseilariaren artean bitartekari izateko. Ziordiarrak mobilizazioak egiten hasi ziren: errepidea mozketak eta manifestazioa egin zituzten.