Irailaren 7tik 11ra arte, asteazkenetik igandera arte, ospatuko dituzte Ziordiko festak. Udalak egitarauaren agurrean pandemia garaiak gogoan izan ditu, eta 2019an azkenengo festak ospatu zirenetik aurtengoak ospatu bitarteko epea "ez da erraz izan gure herrian" aipatu du. "Hala ere, gure herriak aurrera egingo du. Gauza txarren gainetik onak ere asko dira, eta horiei errepartuko diegu bizirik irauteko".
Bestetik, Milagros Mujika gogoan izan du udalak ere. Erditzeetan lagundu, txertoak jarri izan ditu, herritarrak hiltzean ere etxeetara hurbildu eta lagundu eta abar egiten zuen, "berak jakin gabe humiltasunez zaintza hitz letra handiz idatzi zuen". Haren familiak botako du festetako suziria.
Amaitzeko, festetako egitarauan "oso garrantzitsua den ekimen" bat goraipatu du udalak: Ziordiko zortzikoaren berreskurapena: Haize Berriak banda, Karlos Sanchez Altsasuko txistularia eta Iñaki Agirre Altsasuko dantzaria aritu dira lan horretan, eta lortutako emaitza festetako igandean, irailaren 11n, ikusi ahalko da.
Jai batzordeak egitaraua "egoera honek eskatzen duen arreta eta maitasunarekin" osatu duela esan du egitarauaren agurrean, eta festetan "giro ona eta guztienganako errepetua nagusitzea" espero dutela gaineratu dute: "Harro egon gaitezen inolako erasorik onartzen ez duen herri batean bizitzeaz".
Ziordiko festetako egitaraua
Irailak 7, asteazkena
- 15:00 Herri bazkaria, gaztetxeak antolatuta.
- 19:00 Txpinazoa, Eztanda Txarangarekin.
- 19:15 2021ean jaiotako haurrei zapia jartzea eta herriko helduei omenaldia.
- 19:15 Play back: herriko gazteek prestatutako koreografiekin dantzaldia.
- 21:30 Herri afaria.
- 23:30-03:30 DJ Txumarirekin dantzaldia.
Irailak 8, osteguna
Adinduen eguna
- 09:00 Aurora.
- 12:00 Meza.
- 13:00 Adinduen luntxa, udaletxearen aurrean.
- 13:30-15:00 Kazahueres Mariatxiak taldearen emanaldia.
- 18:00-20:00 Pilota eta pala partiduak, Sakanako eskolaren eskutik.
- 20:00 Bonba japoniarrak.
Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa. - 20:00-21:30 Trikidantz taldearekin dantzaldia.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 00:00-03:30 Trikidantz taldearekin dantzaldia.
Irailak 9, ostirala
Haurren eguna
- 12:00-14:00 Haurrendako jolasparkea.
- 14:30 Haurren bazkaria, elkartean.
- 16:00-19:00 Haurrendako jolasparkea.
- 18:30-19:30 Magiklow haurrendako ikuskizuna.
- 20:00 Bonba japoniarrak.
Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa. - 20:30-21:30 Dantzarima dantza konpainiaren Akelarrrearen sua berpizten ikuskizuna, Txoperan.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 00:00 Kontzertuak: The Lio eta Nafarroa 1512 taldeak.
Irailak 10, larunbata
- 11:00 Futbol partidak: Ziordia - Sutegi - Uharte Arakil.
- 13:00-14:00 Sakanako Trikitilariak.
- 17:00 Txirrindularitza proba, Burunda txirrindularitza klubak antolatuta.
- 20:00 Bonba japoniarrak.
Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa.
Euskaraldiaren aldeko photocalla. - 20:00-22:00 Ostikada elektrotxaranga.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 00:00-03:00 Eztitan taldearekin dantzaldia.
- 03:00-05:00 DJ Txumarirekin dantzaldia.
Irailak 11, igandea
- 12:00 Dantzari txikien euskal dantzen emanaldia.
- 17:00 Klki pailazoaren Bizi bizi zirkua ikuskizuna.
- 18:30-19:30 Ziordiko Zortzikoa, Haize Berriak bandarekin.
- 20:00 Bonba japoniarrak.
Gazta, ardoa eta kakahuete banaketa. - 20:00-23:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
- 21:15 Zezensuzkoa.
- 21:30 Herri afaria.
- 23:00 Gaixoa ni.