Irailaren 7an, asteazkenean, hasiko dira Ziordiko festak eta aurten bada festetan gorriz markatu duten ekimen bat: Ziordiko zortzikoaren berreskurapena. Igandean, irailaren 11n, eginen dute dantzaren emanaldia eta aurretik, irailarenr 5ean, astelehenean, 19:00etan, bideogelan, Karlos Sanchez txistulariak eta Ziordiko zortzikoaren moldaketaz arduratu den konpositoreak berreskurapen prozesuaren inguruko hitzaldia eskainiko du.