Dantzarima konpainiaren emanaldia Ziordiko festetan

Guaixe 2022ko irailaren 8a

Altsasuko dantza taldeak 'Akelarrearen sua berpizten' ikuskizuna eginen du irailaren 9an, ostiralean, Txoperan. 

Ziordiko festen barruan Dantzarima dantza konpainiaren Akelarrearen sua berpizten ikuskizuna izanen da irailaren 9an, ostiralean, 20:30ean, Txoperan. Ikuskizuna 2019ko Olaztiko festetan mustu zuten, eta pandemiaren ondorengo lehenengo emanaldia izanen da Ziordikoa. Altsasuko inauterietan dantzariek egiten duten Akelarrean inspiratutako lana da.