Ziordiko zortzikoa berreskuratzeko lanean aritu dira Karlos Sanchez Altsasuko txistularia eta konpositorea eta Iñaki Agirre Altsasuko dantzaria, baita Haize Berriak banda ere. Irailaren 11n, igandean, 18:30etik 19:30era berreskurapen lanaren emaitza ikusteko garaia izanen da, eta Zirodiko Zortzikoaren emanaldia eginen dute, Haize Berriak bandaren laguntzarekin.
Aurretik, goizean, 12:00etan, dantzari txikien euskal dantza emanaldia izanen da.