Ziordiarrek garai batean bai, baina ermita desagertu zenez geroztik, ez zuten Santa Luzia ospatzen. Hala ere, orduko jai giroa berreskuratzeko asmoa agertu zuen Ziordiko emakumezko talde batek. Elizan meza izan zen, eta Santa Luziari aurreskua dantzatu zioten. 18:00etan merendu-afaria izan zen: torrijak Urbasa tabernan, gaztaina erreak Etxaleku tabernan eta txistorra gaztetxean. La Cigarrilla txarangak eta trikitilariek girotu zuten ospakizuna.