Sentimientos encontrados liburua gazteei eskainitko biografia bat da, transexualitatea gauza naturala dela kontzientzia har dezaten. Ander Oyarzabal idazleak kontatutako testigantzak laguntzea du helburu: "Ezer ez da kolore anitzekoa, baina ez du zuria edo beltza izan behar, kolore asko eta asko daude". Liburuaren aurkezpena urriaren 20an, osteguna, 18:00etan, izanen da Ziordiko liburutegian eta Ander Oyarzabal idazlea bertan izanen da.
Ekimena Askotariko Sakana. Aniztasuna erein. Urri Trans Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasun Institutak, Katalingune LGTBIQ+ Zerbitzuak eta Naizen adingabe transexualen elkarteak antolatutako programaren barruan sartzen da.
Urri Trans egitaraua
Urriak 14 ostirala
18:00etan, Uharte Arakilgo udaletxean
- De vuelta en casa dokumentalaren emanaldia, Angel Manuel Chivite zuzendariarekin.
Urriak 20 osteguna
18:00etan, Ziordiko liburutegian
- Sentimientos encontrados liburuaren aurkezpena, Ander Oyarzabal idazelarekin.
Urriak 21 ostirala
19:00etan, Lakuntzako kultur etxean
- Mi pequeño gran samurai dokumentalaren emanaldia eta Naizen adingabe transexualen elkartearen familien testigantzak.
Urriak 28 ostirala
18:00etan, Olaztiko kultur etxean
- LGTBI fobia kirolean errealitate bat da dokumentalaren aurkezpena
Urriak 30 igandea
17:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean
- Mari, Meri eta Lari haurrendako antzerkiaren emanaldia.