Euskaraldiaren aldeko pintxo potea eta beste

Guaixe 2022ko aza. 4a, 12:49
2020ko Euskaraldiari ongi etorria Ziordin. ARTXIBOA

Azaroaren 4an, 20:00etan, egitasmoan izena emateko ekimena eginen dute Ziordin. 

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza ohitura aldatzeko ariketa sozial masiboaren prestaketak hasi dira, eta Ziordin pintxo potea antolatu dute azaroaren 4rako, ostirala, 20:00etatik aurrera, elkartean. Ekimenean izena emateko aukera izanen da.