Udalean bi lanpostu betetzeko

Guaixe 2022ko abenduaren 19a

Ziordiko udaletxea. ARTXIBOA

Zerbitzu anitzetako langilea eta liburuzain lanpostua dira. Deialdian parte hartu nahi dutenek abenduaren 27ra arte dute eskabideak aurkezteko epea. 

Ziordiko Udalak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei segituz, merezimendu-lehiaketaren prozeduraren bidez, hutsik dauden bi lanpostu bete nahi ditu. Alde batetik, zerbitzu anitzetako langilea. D mailakoa izanen da eta lanaldi erdian ariko da udalarendako lanean. Euskarazko B1 ezagutza eta B mailako gidabaimena eskatzen du udalak. Beste aldetik, liburuzain lanpostua beteko da, C mailakoa eta %54,55eko lanaldia duena. Harendako euskarazko C1 maila eskatu du. Biak ere lan kontratudun finkoak izanen dira.