Gabonetarako Ziordiko Torneoa antolatu dute

Guaixe 2022ko abe. 21a, 09:32
2020ko Ziordiko Torneoaren irabaziak ZuriƱerendako izan ziren. ARTXIBOA

Abenduaren 26an, astelehena, Ziordiko Running taldeak antolatutako futbol txapelketa jokatuko dute Ziordiko frontoian. 

Ziordiko Running taldeak Gabonetarako Ziordiko Areto Futbol Torneoa antolatu du abenduaren 26rako, astelehena, 16:00etatik aurrera; ordu horretan txikien taldeek jokatuko dute eta, ondoren, 18:30ean, helduak. Lau taldek parte hartuko dute: Ziordiak, Olaztiko Sutegik, Uharte Arakilgo Aralar Mendik eta Goizuetako Aranok.