'Amaiur! Libera state' liburuaren aurkezpena, Ziordian

Guaixe 2023ko ots. 28a, 09:55

Martxoaren 3an, ostirala, Asisko Urmeneta komikilaria Ziordiko liburutegian izanen da.

Amaiur! Libera State albumean duela 500 urte Nafarroaren konkista-gerraren kronologia eta okupazioaren makinera 1512tik 1522ra aztertu dute, baita inbasioaren kontrako erresistentzia "epikoa" ere. Liburuan agertzen diren protagonistetako batzuk Jakue Belatz Medrano, Maria Hozta, Johanes Arremiritz Bakedao, Johanikot Arberoa eta aber dira. Lana egiteko dokumentazio ugari aztertu dute eta herriari eskaini nahi izan diote liburu formatuan. Eta martxoaren 3an, ostirala, 19:00etan, Asisko Urmeneta komikilariak Amaiur! Libera State liburuaren aurkezpena eta solasaldia eginen du, Ziordiko liburutegian.