Galerna Peru Camara idazlearen lehenengo eleberria da. Camara Altsasu Institutuko irakaslea da eta Donostian oinarritu du nobela beltza; hilketa bat izan da eta Aitor Intxaurraga eta Jaime Otamendi poliziek ikerketa abiaraziko dute. Bidean Eva San Pedro biologoarekin bat eginen dute. Eleberri beltza orokorrean auzo marginaletan kokatzen da, baina Camarak buelta eman dio eta boterearen korrupzioa azaleratu nahi izan du. Martxoaren 17an, ostirala, 18:30ean, Ziordiko liburutegian irakurleekin topatuko da eta Galerna liburuaren inguruan solasaldia eginen du.