Miren Agur Meaberen gela atontzen

Guaixe 2023ko api. 5a, 11:37

Apirilaren 26an, asteazkena, Literatura Geraldiak programaren barruan Miren Agur Meabe idazlearen hitzaldia izanen da Ziordiko liburutegian.

Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena hitzaldia emanen du Miren Agur Meabe idazleak apirilaren 26an, asteazkena, 19:00etan, Ziordiko liburutegian, Literatura Geraldiak programaren barruan. Hitzaldian idalzeak bere poetikaren deskribapena egiten du, Virginia Woolfen obrari keinu eginez, sormenaren gela atontzeko bere modua azalduz: gela bilatzetik hasi, kontratua, espazioaren banaketa, argiztapena, bentilazioa, altzariak, almazenajea, berokuntza eta osagarriak...