Feminismoaz, ekosozioalismoaz eta antifaxismoaz hitz egiteko elkartuko da Antikapistalista taldeak Euskal Herriko Ezker Eraldatzailea Eztabaidatuz Udaberriko eskolan. Apirilaren 21etan, 22an eta 23an eginen dute topaketa, Ziordiko Amarauna gune autogestionatuan. Informazio gehiago eta izena ematea: antikapitalistak@antikapitalistak.org.
Antikapitalistak Udaberriko eskolaren egitaraua
Apirilak 21 ostirala
19:00-20:00 Ongietorria eta eskolaren aurkezpena
22:00-00:00 Risoterapia politikoa
Apirilak 22 larunbata
09:30 Erreprodukzio sozialaren teoria feminismotik, Júlia Cámara historialaria, Anticapitalistas-eko eta militante feministaren eskutik.
11:30 Eskuin muturraren gorakada eta antifaxismotik proposamenak, Miguel Urbán eurodiputatua eta Anticapitalistas-eko militantea.
17:00 Euskal Herriko ezker eraldatzailearen gaineko eztabaida: Pello Igereri ELA, Jabier Saenz ESK, Patxi Azparren Ezker Soberanistak, Dani Askunze GKS, Neskutz Rodríguez Antikapitalistak.
22:00 Zapalduen antzerkia, Iker García Antikapitalistak-eko militatea eta Laressistens Kolektiboaren eskutik.
Apirilak 23 igandea
10:00-12:00 Transizio ekologikoari eta borroka ekosozialari buruzko tailerra.
Aurkezlea: Martín Lallana Anticapitalistas-eko kidea.
Hizlariak: Gorka Laurnaga Jauzi Ekosoziala, Pablo Lorente Sustrai Erakuntza, Itxaso Balza de Vallejo eta Rebeka González de Araiza Arabako Mendiak Aske, Álvaro Campos EHUn energia ingeriaritza saileko irakaslea.
12:15-13:45 Nola eraiki antikapitalismoa gaur? Asanblada irekia.