Txirrindularitza

Gorka Izagirre Fleche Wallonnen

Guaixe 2023ko api. 19a, 10:33

Gorka Izagirrek ezin izan zuen Amsterl Gold Race klasikoa bukatu. GETTY SPORT / MOVISTAR TEAM

Klasiko handian Enric Mas liderraren konfiantzazko gizona izango da

Gaur, apirilaren 19an, asteazkena, jokatuko da Fleche Wallonne klasikoa, Ardenetako klasiko ezagunetako bat, igandean jokatu zen eta Tadej Pogacarrek (UAD) sekulako garaipena lortu zuen Amstel Gold Racekin eta apirilaren 23an, igandean jokatuko den Lieja-Bastogne-Liejarekin batera Ardenetako hirukotea osatzen duena. 

Movistar Team taldearekin arituko da Gorka Izagirre. Ziordiarra Enric Mas liderraren konfiantzazko gizona izango da. Alex Aranburu, Ruben Guerreiro, Gonzalo Serrano, Jose Joaquin Rojas eta Jorge Arcas izango ditu taldekide, eta lanik onena egitea da euren nahia. Izagirrek ezin izan zuen Amstel Gold Race lasterketa bukatu, ea Fleche Wallonnen sentsazio hobeak dituen. 

Fleche Wallonnek 194,2 km eta 11 portu gogor ditu Herve eta Huyko murru izugarriaren artean. Huyk %26ko inklinazioa duten maldak ditu. Flandes eta Amstel Gold Race irabazita iritsi den Pogacarren beste erakustaldi bat espero da, eta hari aurre egiten saiatuko dira gainontzeko faboritoak. Tartean daude Enric Mas, Mikel Landa, Ben Healy, Tom Pidcock eta beste. 11:50ean hasiko da lasterketa.