Gogorra, luzea eta izugarria izan zen, beste behin, Fleche Wallonne klasikoa. Herven hasi eta Huyko murru izugarrian despeditu zen 194,2 kilometroko klasiko gogorrean, atzera ere, sekulako erakustaldia eman zuen Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE). Huyko murruko azkeneko metroetarako utzi zuen eraso erabakigarria, baina esprintean Skelmose (Trek) eta Landari (Bahrain) gailendu zitzaien, ia lau ordu eta erdiko klasiko gogorra irabaziz (4:27:53).
Gorka Izagirrek (Movistar Team) klasikoa bukatzea lortu zuen. 85. postuan sartu zen, 2:31ra. Bere liderra, Enric Mas, 17. sailkatu zen, 15 segundora, onenen taldean.