Apirilaren 23an Liburuaren eguna izanen da eta Ziordian, besteak beste, liburu azoka batekin ospatuko dute literaturaren eguna. Apirilaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera, udaletxearen aurrean izanen da azoka -eguraldi txarrarekin atarian-. Bestetik, apirilaren 25ean, asteartean, liburu altxorraren bila jokoa eginen dute eta 27an, osteguna, haurrendako eskulan tailerrak izanen dira, Ziordiko liburutegian.