Maiatzak, binaka

Guaixe 2023ko maiatzaren 3a

Bi maiatza jaso zituzten maiatzaren 1ean ziordiarrek.

Ziordiarrek hitzordu bikoitza zuten maiatzaren 1ean, bi maiatza jaso behar baitzituzten. Aurreneko hitzordua Urbasa gainean, Legunben. Lehen egitekoa pago txara bat moztea izan zen. Hura mendi puntan zutitu zuten. Ondoren, herrira jaitsi eta txipudia parkean eguneko bigarren maiatza jaso zuten.