Pilota

Mendizabal eta Zabaleta ikusgarri Ziordian

Guaixe 2023ko mai. 8a, 11:00

Nafarroako Foru Erkidegoko Pilota Txapelketarako hautagai sendoak izango direla erakutsi dute

Nafarroako Foru Erkidegoko Pilota Txapelketako jardunaldia jokatu zen ostiralean Ziordian. Zabaletak eta Mendizabalek pilota mistoko eliteko txapela irabazteko hautagaitza aurkeztu zuten, Etxegarairi eta Capellani 22 eta 9 irabazita. Mendizabal nagusi izan zen koadro luzeetan eta Zabaletak etekina atera zion nagusitasun horri. 

Jaialdia zabaltzen zuen partida borrokatuan, Naia Zelaiak eta Uxue Lopez de Okarizek 17 eta 18 galdu zuten Alaia Ruiz de Infanteren eta Edurne Carreteroren kontra.