Txakurrekin irakurtzen

Guaixe 2023ko mai. 30a, 09:18
Aurreko Irakurkide programa bateko saioa. ARTXIBOA

Ekainaren 14an, asteazkena, 'Irakurkide' txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute, Ziordiko liburutegian.

Sakanako Mankomunitateak eta Biak Bat elkarteak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak. Ekainaren 14an, asteazkena, 18:00etan, Ziordiko liburutegian izanen dira Biak Bateko txakurrak eta hezitzaileak. Aurretik liburutegian izena eman behar da.