Ziordiko Running taldeak eta Ziordiko Udalak antolatutako Ziordiko lasterketa solidarioaren hamargarren edizioa jokatuko da ekainaren 17an, larunbata, 17:00etatik aurrera. Lasterketa egiteko hainbat babesleren laguntza dute antolatzaileek. Hiru lasterketa izanen dira, zailtasun mailaren arabera: Haurren lasterketa 17:00etan hasiko da; 2,4 kilometroko martxa 17:30ean, eta proban nagusia, 6,8 kilometroko helduen lasterketa, 18:00etan. Aurten lasterketak Paris 365, KM X ELA eta Aurrera Markelekin elkarteak lagunduko ditu.
Parte hartzeko haurrek bi kilo janari eman eta Markelen txartelak erosi behar dituzte, eta helduen kasuan lau kilo janari eman eta Markelen txartelak erosi beharko dituzte.