Ekainaren 4ko Ziordiko areto futbol torneo solidarioan Ziordia eta Arano gailendu ziren, baina benetan txapelduna izan zena Espainiar Estatuko Rett Sindromearen Aldeko Elkartea izan zen. 42 opariren zozketarako saldutako txartelekin, kamiseta salmentarekin eta bestelako ekarpenekin 6.638 euro jaso zituzten. "Oso pozik gaude, eta bere laguntza eman duten guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. Hurrengo hitzordua ekainaren 17ko Ziordiko lasterketa solidarioa da, Paris 365 jantoki soziala, ELA eta Markel Carmona lagunduko duena" animatu du Ziordia Running Taldeko Jose Ramon Ramirezek.