Gussy abeslariaren kontzertua

Guaixe 2023ko eka. 20a, 10:55

Ekainaren 30ean, larunbata, kantautore kontzertua izanen da Ziordian.

Gussy Felipe Carbajal abeslari, gitarrista eta konpositare iruindarra da. El Color de la Duda edo Barracus taldetan egon ondoren, bakarkarko lehenengo diskoa kaleratu zuen, ImpoSIble. Ondoren, 2016an, Nos mojaremos cuando llueva diskoa kaleratu zuen eta laster Horizontes eta Canciones cortas para viajes largos diskoak kaleratu zituen. Ekainaren 30ean, larunbata, 20:30etik aurrera Gussyk kontzertua emanen du Ziordiko Etxaleku tabernan. Bere abesti propioak ez ezik Antonio Vega, Jorge Drexler, Jonhy Cas, Bob Marley eta abarren bertsioak eginen ditu ere.