Garry musikariaren emanaldia

Guaixe 2023ko uzt. 3a, 11:16
Garry musikaria. UTZITAKOA

Uztailaren 7an, ostirala, Iñigo Garrido abeslariaren kontzertu akustikoa izanen da, Ziordian.

Garry goitizenarekin ezaguna da Iñigo Garrido musikaria. Musikaria hitz handita da, izan ere, bere abestiak sortu eta ekoizten ditu. Rock, blues, soul eta country estiloetan murgiltzen da, eta uztailaren 7an, ostirala, 20:00etatik aurrera, kontzertu akustikoa emanen du Ziordiko Dona Maria kalean dagoen Etxaleku tabernan.