Mothertown 2017. urtean Bartzelonan sortutako grunge eta rock uztartzen duen talde bat da. Laura Toran abeslari kataluniarrak eta Marco Simone gitarrista italiarrak osatzen dute, eta gaur egun Kantabrian bizi dira. Taldearen soinua naturala da, autotunerik gabekoa, eta 1990eko hamarkadako Seattleko rockaren influentzia handia du. Abuztuaren 6an, igandea, 19:30ean, Mothertown taldeak Ziordiko Anixeta tabernan (Santa Luzia kalea, 24) kontzertua emanen du.