Rock and roll, country, pop eta gehiago, Ziordian

Guaixe 2023ko abu. 4a, 14:07
Etxaleku tabernaren terraza. ARTXIBOA

Abuztuaren 4an, ostirala, Totem & Tabu taldearen kontzertua izanen da, Etxaleku tabernan, eta abuztuaren 11n, ostirala, Sabin Músika taldearen emanaldia.

Ziordiko Etxaleku tabernak ostiralak musikaz eta kulturaz betetzen jarraituko du abuztuan ere, eta abuztuaren 4an, ostirala, 20:00etatik aurrera, Totem & Tabu taldearen kontzertua izanen da. Taldeak rock and roll, country, pop eta abarren bertsioak egiten ditu.

Hurrengo ostiralean, abuztuaren 11n, 20:00etan, Sabin Musika taldearen emanaldia izanen da Ziordiko tabenan. Country abestien bertsioak eta kanta propioak interpretatzen ditu taldeak.