Etxaleku tabernaren urteurrena ospatzeko kontzertuak

Guaixe 2023ko ira. 5a, 10:41

Ziordiko tabernaren 30 urteurrena ospatzeko iraileko ostiraletan musika estilo desberdinetako kontzertuak izanen dira: hilaren 8an, Sabin Musika; 15ean, Endika Laia; 22an, Totem y Tabu, eta 29an, Duo Soni2.

Ziordiko Etxaleku tabernan ohikoak dira ostiraletako kontzertuak eta emanaldiak, baina irailean are bereziagoak izanen dira, tabernaren 30 urteak ospatuko dituztelako. Hortaz, irailaren 8an, 18:00etan, Sabin Musika taldea izanen da; Country eta bertsioak jotzen ditu taldeak. Irailaren 15ean, 20:30ean, Fito & Fitipaldis, Antonio Flores, Los Secretos eta abar taldeen bertsioak egiten dituen Endika Laiaren kontzertua izanen da. Irailaren 22an, 20:30ean, Totem y Tabu taldearen emanaldia izanen da. Rock and roll, country eta pop bertsioak egiten dituzte Totem y Tabuk. Hilabetearekin amaitzeko irailaren 29an, 20:30ean, Duo Soni2 emanaldia izanen da Ziordian, rantxerak, kunbiak, rock and roll eta beste nahasten dituen taldea.