Auto bat bidetik atera eta bide bazterreko babes hesia jo ondoren, 37 urteko gizonezko gidaria arin zauritu zen. Gizonezkoa anbulantziaz Arabako Unibertsitate Ospitalera, Gasteizera, eraman zuten. Ezbeharra NA-7521 errepideko 0 kilometroan, Ziordian, larunbatean, 13:35 aldera. Guardia Civilak istripua ikertu zuen. Gidariari egindako alkohol proban positiboa eman zuenez, bide-segurtasunaren kontrako delitu baten egile gisa ikertuko dute, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik.