Arratsalde gozoa elkartean

Guaixe 2023ko urr. 24a, 10:18

Postre tailerra egin zen 'Haurren aurrean helduok heldu' kanpaiaren baitan.

Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako Haurren aurrean helduok heldu ekimenarekin bat egin dute Ziordiko euskaltzaleek. Hilaren 19 eta 29 bitartean eginen da kanpaina eta guraso eta zaintzaileei zuzenduta dago, beraien arteko euskararen erabilera eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko. Horren baitan, Errekakartea elkarteak postre tailerra hartu zuen hilaren 20an, ostiral arratsaldean. Hainbat gozo egin zituzten, eta akaberan dastaketa izan zen.