Ziordiarrak 108 urte bete ditu

Guaixe 2023ko urr. 31a, 09:28

Carmen Arbizu Cadreita erdian, ziordiarrez inguratuta. UDALA

Senideak eta udal ordezkariak bisitan joan zitzaizkion Zaragozara.

Carmen Arbizu Cadreitak 108 urte bete zituen lastailaren 23an. Zaragozan bizi da Andre Maria Mesedetakoaren Lagundiko edo Mesedetako moja. Urtebetetzea aitzakia da ilobak (Amparo, Javier, Pablo, Barea eta Pello) bisitan joateko. Oraingoan udala joatera gonbidatu zuten eta Olatz Irizar Martinez alkatea eta Rosa Mendoza Arregi eta Oskar Otsoa Etxeberria zinegotziak joan ziren lastailaren 21ean, larunbatarekin.

Arbizuk lore sorta eta herriko festetako ttattarra jaso zituen opari. Azken horretan, Ziordiko armarria, omenduaren izena eta 1915-2023 datak ageri ziren. Zapia festetan senideei eman zieten udalekoek, baina larunbatean oparitu zioten. Omendua asko hunkitu zen opariekin eta herriari eskerrak eman zizkion. Arbizuk memorioa ederra du eta aukera baliatu zuen hainbat pertsonaz eta etxez galdetzeko. Izan ere, berak egunero bisitatzen du Ziordia: zaintzailearen tabletean google maps zabaldu eta herrian barna ibiltzen da. Arbizurekin eta kongregazioko gainontzeko mojekin bazkaldu zuten ziordiarrek, eta ondoren bueltan etorri ziren. 

Omendua 27 urterekin egin zen moja. Corellan nobiziotza egin ondoren, San Feliu de Guixolsen egon zen denboraldi batez, baina bizitzaren zati handiena, 50 urte pasa, Zaragozan eman du.