Santa Luzia eguna ospatuko dute ziordiarrek abenduaren 13an, asteazkena, 19:30etik aurrera. Bi tabernatan gazta eta txorizoa izanen da, eta gaztetxean odolki mokaduak banatuko dituzte ere. Bitartean, trikitilarien kalejira izanen da eta talogilea ere izanen da herrian. Ziordiko Gazte Asanbladak abenduaren 9ra, larunbata, aurreratu zuen ospakizuna, eta egunean zehar trikipoteoa, herri bazkaria eta kontzertuak izan ziren; Sheldon's Brothers, Bulkada eta Biziraun taldeak aritu ziren. Ospakizuna Boletus Rumbersi disko jartzailearekin luzatu zen.