Arbizu, Ademar Maristas, Gazte Berriak, Sutegi, Agurain 2016 eta 2017, Goizueta, Arano eta Aralar Mendi taldeek parte hartuko dute Ziordiko Running Taldeak eta herriko Udalak antolatutako Ziordiko Gabonetako Torneo solidarioan. Txapelketa abenduaren 27an, asteazkena, jokatuko da, 10:00etatik aurrera, Ziordiko frontoian. Dagoeneko ohitura bihurtu da futbol topaketa Ziordian. Aurten Iruñeko Paris 365 jantokirako jakiak bilduko dituzte, eta parte hartzaileek eta familiek jakiak eman beharko dituzte.
Torneoa Benjamin taldeekin hasiko dra, 10:00etan, eta Arbizu, Ademar Maristas, Gazte Berriak, Sutegi, Agurai n 2016 ea Agurain 2017 taldeen arteko partidak izanen dira. Bazkaltzeko tartearen ondoren itzuliko dira partidak Ziordiko frontoira eta Alebin taldeek jokatuko dute: Sutegi, Goizueta, Arano eta Aralar Mendi. Futbol topaketa solidarioarekin amaitzeko antolakuntzak txokolate eta bizkotxo jana emanen du, eta parte hartzaileen artean babesleen produktuez ostatutako poltsak banatuko ditu.