Gune autogestionatua ezagutzeko festa

Guaixe 2024ko urt. 22a, 14:54

Ilbeltzaren 27an, larunbata, Amarauna festa antolatu dute Ziordian.

Amarauna gune autogestionatuaren proiektua ezagutzeko ilbeltzaren 27an, larunbata, 14:00etatik aurrera, festa antolatu dute. Bazkaria, txokolate jana, aurpegi margoketa, zirku ikuskizuna, eta DJak izanen dira, besteak beste, Ziordiko gunean.

Bazkarian parte hartzeko aurretik izena eman behar da 679553734 telefonoan.

Amarauna festaren egitaraua

Ilbeltzak 27 larunbata

Amarauna gune autogestionatuan, Ziordia

14:00 Bazkaria.

17:00 Txokolate jana eta aurpegi margoketa.

18:00 Twomuch Circus.

20:00 Bokatada.

21:00 DJ Galaxia, DJ KA eta Kimuk DJ: Amapiano, Dancehall, Afrobeat, DUG, reggae, Afor house, hip hop, soca, kuduro eta electro flamenco. Dantza eta dinamizazioa: Anastasia (dance hall, afrobeat...).