Ihoteetako bazkarian izena emateko epea zabalik

Guaixe 2024ko urt. 29a, 11:41
Ziordiarrak suaren inguruan dantzatzen. ARTXIBOA

Otsailaren 3an izanen da.

Mahaiaren bueltan bazkaltzera eserita, hala hasiko dira ihote ospakizunak Ziordian otsailaren 3an, larunbatarekin. Bazkarira joan nahi duenak elkartean edo Etxaleku tabernan eman behar du izena. Izena emateko epea ilbeltzaren 30ean, asteartean, despedituko da.