Gora Euskal Herrientsak! Asisko Urmenetaren azken saiakera grafikoak bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri omenaldia egin nahi die, hala nola, Uxueko Kapitolina Buztintze Larrondo (1867), Alozeko Malena Jauregiberri Erbin (1884), Iruñeko Jule Fernandez Zabaleta (1898) eta Katalina Alastuei Garaikoetxea (1899), eta Donostiko Elbira Zipitria Irastortza (1906), haien biografiak argitara ekarrita. Martxoaren 12an, asteartea, 19:00etan, Ziordiko liburutegian Urmenetak liburuaren aurkezpena eta solasaldia eginen du.