Txirrindularitza

Ailetz Lasaren talde berriak, Telcok, 2024ko egitura aurkeztu du

Guaixe 2024ko mar. 7a, 09:45
Telco-On Clima-Osés taldearen aurkezpena Nafarroako Medikuen Kolegioan egin zen. TELCO

Talde nafarrak 22 txirrindulari ditu, eta txirrindulari amateurrak trebatzea da bere erronka

Martxoaren 5ean 2024ko taldea aurkeztu zuen Telco-On Clima-Osés talde amateurrak, Nafarroako Medikuen Kolegioan. Juan Mari Guajardo speaker altsasuarrak gidatu zuen ekitaldia. 22 txirrindulari ditu taldeak, eta helburua, beti bezala, txirrindulari afizionatuak txirrindularitzan trebatzea eta, bereziki, nafarren aldeko apustua egitea da. 30 urteko ibilbidea du taldeak, eta guztietan Telco Maderas babeslearen laguntza izan du

Talde gaztea da aurtengoa, potentzial handikoa. Joan zen urtean Telcok 14 garaipen, 18 podium, 17 Top 5 eta 45 Top 10 lortu zituen, eta bide beretik jarraitzea eta emaitza hobeak lortzea da erronka, “urtetik urtera gainditzea”, Iñigo Leache kirol zuzendariak azaldu zuen moduan. . Txirrindulariei presiotik aldendutako ingurunea eskaini nahi zaie, euren ibilbidea lasai egin dezaten, presio mediatikotik kanpo. 

Ailetz Lasa ziordiarra Telcoko taldekide berrietako bat da. Azken hiru denboraldiak Laboral Kutxan  egin zituen, eta gogotsu iritsi da Telcora. “Beste talde batean probatu nahi nuen, giroz aldatzea. Ahalik eta hobekien aritzeko ilusioarekin nego” azaldu zuen. 

Ailetz Lasaren taldekideak Nikol Gorostieta, Beñat Garaiar, Alejandro Granados, Szymon Maciejewski, Ekain Morras, Javier Pascual, Galder Bengoetxea, Aimar Berango, Jhon Alexander, Ibon Diaz, Oihan Goeneaga, Sergio Lopez, Alejandro Gonzalez, Kacper Krawiec, Oier Larrañaga, Mikel Lizasoain, Adrian Losarcos, Kacper Smerczek, Eder Ruiz, Pablo Ara eta Raul Bastida dira.