Martxoaren 8a zela eta, hainbat emakumezko ziordiarrek bilkura egin zuten herrian. Gure bizitzekin negoziorik ez lelopean egin zuten elkarretaratzea. Ondoren haietako askok Altsasun lelo bera zuen eskualde manifestazioan parte hartu zuten. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna despeditzeko, Errekartea elkarteak emakumeen afaria hartu zuen. Giro ederrean 45 emakumez elkartu ziren mahaiaren bueltan.