Ziordiko Udalak jakinarazi du herriko balorazio ponentzia jendaurrean egonen dela apirilaren 22ra arte. Epe horretan, txostena interesdunen esku egonen da, udal bulegoetan eta labur.eus/MmIXV loturan. Horrela, interesdunek aukera izanen dute egoki deritzoten alegazioak eta iradokizunak egiteko.
Ziordiko balorazio ponentziaren berrikuspenaren xedea da higiezinen unitate bakoitzari aplikatu beharreko balioespen metodoak ezartzea, bai eta balioespen-parametroak finkatzea ere; parametro horiek, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari gerentearen ebazpen bidez balorazio-parametro orokor gisa zehaztu ez arren, beharrezkoak dira udalerrian metodo horiek aplikatzeko.