Aurretik entrenatu duzue?
U. Ni, behintzat, ez asko. Egunen batean, baina, tira. Nik uste eutsiko diogula. Altsasura iristen banaiz, kontentu. Hauek badakit iritsiko direla.
X. Nik ere Altsasuraino. Jende asko eta giro polita egonen da han.
Nola moldatzen zarete kilometroa erosteko?
X. Elkartearekin batera erosten dugu. Eta lekuko eramailea aukeratzeko zozketa egiten dugu. Baina, beti ere, urtero pertsona desberdinak eramatea nahi izaten dugu. Aurten zerrenda osatu genuen, eta ni nintzen eraman ez zuen bakarra. Beraz, nik eramanen dut. Gogoz. Nahiz eta ordu hauetan pixka bat lokartuta egon.
Zergatik erabaki duzue parte hartzea Korrikan?
U. Guztiok parte hartu behar dugu halako ekitaldietan. Eta gazte asanblada izanda, are eta gehiago.
Zer garrantzia du euskarak zuen barne dinamikan?
U. Osoa. Asanblada guztiak euskaraz egiten dira. Euskararen aldeko ekimenak egiten badira, parte hartzen dugu. Azkenean, gaztetxea euskaran oinarritzen da.
Korrikaz aparte, zer gehiago behar du euskarak?
X. Dantza, musika eta dena. Hizkuntzari bizia ematen dion guztiaren beharra du. Eta ematen diogunok baita.